Justifikazioa:
Hezkuntza-dokumentazioak kontatzen ditu, estetikoki, eskolako protagonistak diren pertsonen bizi-prozesuak: haurrak, profesionalak eta familiak. Gainera, gure hezkuntza-lana hobetzeko aukera bat da, autoprestakuntza eta ikerketarako elementu bat izanda.
Helburuak:
-
Haurren, eskolaren eta profesionalen irudiari buruzko analisia eta hausnarketa egitea dokumentazio-prozesuen bitartez.
-
Argazkien eta dokumentazioaren arteko desberdintasunei buruzko analisia eta hausnarketa egitea.
-
Behaketarako jarraibideak ezagutzea.
-
Dokumentaziorako jarraibideak ezagutzea.
-
Interpretazioko jarraibideak ezagutzea.
-
Inplementazioari buruzko proposamenak egitea.
-
Hezkuntza-metodoei buruzko ondorioak ateratzea.
Edukiak:
-
Dokumentazioa argudiotze gisa.
-
Pertsona helduen begiradak eta haurren begiradak.Behaketa, ikerketa eta dokumentazioa.
-
Eskolako pedagogia.Harridura.Behaketa parte-hartzailea.
-
Deskripzioa eta narrazioa.
-
Haurren, profesionalen, eskolaren eta familiaren irudiari buruzko interpretazioa, analisia eta hausnarketa.
-
Argazki-estetika:argazkien naturaleza, maila fisikoa (fokua, irudia-hondoa, perspektiba, ikuspuntua, planoa aukeratzea, enkoadrea, argia, eta abar), maila mentala eta narratiboa.
-
Dokumentazioa irudi finkoan eta paneletan.
Hizlaria: Alfredo Hoyuelos. Doctor europeo en Filosofía y Ciencias de la Educación. Diplomado en Magisterio. Profesor de la UPNA. Tallerista de las Escuelas infantiles Municipales de Pamplona.