Errorea
  • JFTP::login: Unable to login
  • JFTP::write: Unable to use passive mode
  • JFTP::write: Unable to use passive mode
  • JFTP::write: Unable to use passive mode
  • JFTP::write: Unable to use passive mode
  • JFTP::write: Unable to use passive mode
  • JFTP::write: Unable to use passive mode
  • JFTP::write: Unable to use passive mode
  • JFTP::write: Unable to use passive mode

FAMILIA-ESKOLA HARREMANAK: NOLA HOBETU ELKARLANA

Asteartea, 2010(e)ko azaroa(r)en 23-(e)an 12:53etan
Inprimatu PDF fitxategia

FAMILIA-ESKOLA HARREMANAK: NOLA HOBETU ELKARLANA”

Modalitatea: Ikastaroa

Justifikazioa:

Familiaren eta eskolaren arteko harremanak egokiak badira, ikasleen heziketa emankor eta positiboa izango da. Hezkuntza komunitateko kide guztiek bide bera egin dezatela saiatu behar gara; horrela, helmuga berara iritsiko gara.

Helburuak:

1. Familia-eskola harremanen inguruko eredu teoriko desberdinak alderatzea, baita euren ekarpenak ere; bestetik, aplikatzeko orduan dauden zailtasunak aztertuko dira, eta filosofiari berari buruzko hausnarketa egingo da.

2. Familia eta kultura aniztasunarekiko jarrera irekia garatzea.

3. Heziketa baliabideak ezagutu eta praktikan jartzea, familiekiko komunikazioa hobetze aldera.

4. Familiekin egin beharreko bilerei ahalik eta onura gehien ateratzen ikastea.

5. Familia-eskola elkarlanaren inguruko esperientzia batzuk ezagutzea, baita gurasoak hezkuntzan nahasteko arlo batzuk ere.

6. Familiekin izaten diren harremanetan sortutako ohiko arazoak nola konpondu diren partekatzea irakasleen artean.

7. Hobetzeko proposamen bat diseinatzea, familiaren eta eskolaren arteko elkarlana sustatze aldera.

Edukiak:

  1. Familia-eskola harremanak: onurak eta erronkak.
  2. Familiekiko komunikazioa: heziketa baliabideak eta nola aurre egin zailtasunei.
  3. Gurasoekin egin beharreko bilera.
  4. Familiekiko elkarlana eta familia zein kultura aniztasuna.

Metodología:

Bi atal hauek osatuko dute ikastaroa: bertan egon beharreko 5 saio, hizlariarekin, landuko diren edukiak garatzeko, bata, eta, bestea, norberak egin beharreko 5 orduko lana (hausnartzea, dokumentazioa irakurtzea eta praktikaren bat egitea).

Hizlaria:

Ana Aierbe Barandiaran. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra Psikologia Ebolutiboa eta Hezkuntzaren Psikologia Departamentuan.

Iraupena: 20 ordu

Lekua: Iruñeko ILZ

Egunak:

abenduak 13 eta 20

urtarrilak 10 eta 24

Otsailak 7

Ordutegia: 17:30etik 20:30era

Hizkuntza: gaztelania

Oharrak:

Ziurtagiria lortu nahi badute, bertan egon beharreko saien %75ra joan beharko dute partehartzaileek.

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2011(e)ko urtarrila(r)en 25-(e)an 08:07etan

AGENDA

No events
May 2024
S M T W T F S
28 29 30 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1
| + - | RTL - LTR

CAP Pamplona - Asesoría de Ed. Infantil

948 29 17 23 - 948 29 17 24

infantil1.cap.pamplona@educacion.navarra.es    //   infantil03.cap.pamplona@educacion.navarra.es