1. Hausnartzea jarduera psikomotorearen gainean.
2. Irakaskuntzan aplikatzeko estrategiak ezagutzea.
3. Adierazpen psikomotorearen garapena bultzatzea Haur Hezkuntzako haurrengan “Nork bere burua ezagutzea eta autonomia pertsonala” eta “komunikazioa eta irudikapena” gaien prozesuaren barnean, bere pentsamolde
operatiboa sortu eta eratu ahal izateko.
Edukiak:
Metodologia:
1. zatia: bizipen bidezkoa: (3 saio) irailaren 27an eta urriaren 4an eta 18an.
Irakasleek 3 lan saio egingo dituzte hizlariarekin batera; zuzeneko bizipenen bidez antzemango dute zer esan nahi duen gorputz lengoaiak, haurren psikomotrizitate lengoaia ulertu baino lehen.
2. zatia: fase praktiko-teorikoa: (3 saio) azaroaren 8an, 15ean eta 22an
Hasiera batean, antolatzeko jarraibideei buruzko saioa aholkulari arduradunarekin. Saio honetan lan taldeak antolatuko dira, eta mintegian zehar jorratuko diren lan ildoak zehaztuko dira.
Mintegia amaitutakoan, talde bakoitzak dokumentu bat ekarriko du euskarri informatikoan (Power point), gelara eramandako proposamenak zein gauzatu ondoko balorazioak bilduko dituena.
Jarraian, aurrez aurreko saioa eginen da, hizlariekin batera. Mintegiaren edukiak garatzeko oinarri teorikoak eta adibide praktikoak azalduko dituzte, eta horiek ikasgelara eramateko proposamen didaktikoak eginen dituzte.
3. zatia: jarraipena (2 saio) urtarrilaren 17an eta 31n
2 saio orokor horietan taldeek gelara eramandako proposamenak aztertuko dira; bideoak aztertuko dira edukien garapenean aurrera eginez; sor daitezkeen zalantzak argituko dira.
Hizlariak:
Alvaro Beñarán: Eskola psikomotrizista eta aditua lanean ari diren irakasleen prestakuntzan.
Usoa Gracía: Eskola psikomotrizista eta Haur Hezkuntzako irakaslea.
CAP Pamplona - Asesoría de Ed. Infantil
948 29 17 23 - 948 29 17 24
infantil1.cap.pamplona@educacion.navarra.es // infantil03.cap.pamplona@educacion.navarra.es