Asesoría de Matemáticas - Matematika aholkularitza

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Inicio Berriak eta oharrak Aurrekoak Matematikaren Irakaskuntzari buruzko Jardunaldiak

Matematikaren Irakaskuntzari buruzko Jardunaldiak

Tornamira Matematika irakasle Elkarte nafarrak, lehengo aldiz, Matematikaren Irakaskuntzari buruzko Jardunaldiak antolatu behar ditu, Haur Hezkuntzako eta Unibertsitateko irakasleen arteko topagunea lortzeko eta gure komunitateko irakaslegoaren lanak, kezkak e.a. azaltzeko foroa lortzeko asmoarekin.

   Jardunaldiak 2008ko abenduko 12 eta 13an (ostirala arratsaldean eta larunbata goizean) burutuko dira, Iruñean (UPNAko Sarioko iksatetxean).

   Bertan hitzaldiak, eta gure komunitateko irakasleek emandako ponentziak eta komunikazioak jorratuko dira, baita erakusketak eta stand batzu ere.

   Programa hori zehazten ari da. Aukera probetxatu nahi baduzu, zure esperientziaren bat lankideei azaltzeko, ponentzia edo komunikazio batean, harremanetan jarri Mariló Eraso ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) edota Manuel Sada Allo ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) lagunekin.

   Ziur aski ez da dirurik egongo horrelako partehartzearengatik emateko, baina bai Hezkuntza Saileko ziurtagiria.