FAMILIA-ESKOLA HARREMANAK: NOLA HOBETU ELKARLANA”
Modalitatea: Ikastaroa
Justifikazioa:
Familiaren eta eskolaren arteko harremanak egokiak badira, ikasleen heziketa emankor eta positiboa izango da. Hezkuntza komunitateko kide guztiek bide bera egin dezatela saiatu behar gara; horrela, helmuga berara iritsiko gara.
Helburuak:
1. Familia-eskola harremanen inguruko eredu teoriko desberdinak alderatzea, baita euren ekarpenak ere; bestetik, aplikatzeko orduan dauden zailtasunak aztertuko dira, eta filosofiari berari buruzko hausnarketa egingo da.
2. Familia eta kultura aniztasunarekiko jarrera irekia garatzea.
3. Heziketa baliabideak ezagutu eta praktikan jartzea, familiekiko komunikazioa hobetze aldera.
4. Familiekin egin beharreko bilerei ahalik eta onura gehien ateratzen ikastea.
5. Familia-eskola elkarlanaren inguruko esperientzia batzuk ezagutzea, baita gurasoak hezkuntzan nahasteko arlo batzuk ere.
6. Familiekin izaten diren harremanetan sortutako ohiko arazoak nola konpondu diren partekatzea irakasleen artean.
7. Hobetzeko proposamen bat diseinatzea, familiaren eta eskolaren arteko elkarlana sustatze aldera.
Edukiak:
Metodología:
Bi atal hauek osatuko dute ikastaroa: bertan egon beharreko 5 saio, hizlariarekin, landuko diren edukiak garatzeko, bata, eta, bestea, norberak egin beharreko 5 orduko lana (hausnartzea, dokumentazioa irakurtzea eta praktikaren bat egitea).
Hizlaria:
Ana Aierbe Barandiaran. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra Psikologia Ebolutiboa eta Hezkuntzaren Psikologia Departamentuan.
Iraupena: 20 ordu
Lekua: Iruñeko ILZ
Egunak:
abenduak 13 eta 20
urtarrilak 10 eta 24
Otsailak 7
Ordutegia: 17:30etik 20:30era
Hizkuntza: gaztelania
Oharrak:
Ziurtagiria lortu nahi badute, bertan egon beharreko saien %75ra joan beharko dute partehartzaileek.